2012/01/31

Hamaika Haizetara

Hamaika Haizetara LHko 3. zikloko eta DBHko 1. mailako ikasleei zuzenduta dagoen proposamen didaktikoa Eskola 2.0 programaren baitan sortu da eta, batez ere, IKTek ikasteko eta irakasteko tresna gisa duten erabilgarritasuna erakutsi eta sustatu nahi du.

Proiektuak argitara atera nahi du ikasleak nork bere inguruari (hiria, herria, auzoa...) erreparatzeko begirada berezi eta partikularra; hurbilketa horren abiapuntua ikaslearen bizi esperientzia izanik.

Ikastetxeetan lantzen diren arlo edo ikasgai gehienetako jarduera-sekuentziak proposatzen dira, denek bat eginez, azken ekoizpen bat gorpuzteko: ikasleen inguru hurbila islatuko duen GIDA DIGITALA.

Proiektua irekita egongo da maiatzaren 30a arte. Amaitutakoan, parte hartuko duten ikastetxe guztien bateratze ekitaldia egitea aurreikusi da, ikasleek beren inguruneari buruz duten ikuspegia parteka dezaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario