2011/11/23

Agregan HODak bilatzeko bide sinplea

Euskal Autonomi Erkidegoko AGREGA nodoan argitaratu diren Hezkuntza Objektuen zerrendak eskuratzeko eta bilaketa sinpleak egiteko bilatzaile hau sortu dute.

2011/11/11

"Instituto Brasileiro de Geografia e Estatística"-k egindako web-orria

Web-orri honetan duzuen aplikazioak ahalbidetzen digu zenbait azterketa egitea, bai lurraldeka, bai lurraldeen arteko konparaketak eginez: "Países@".


2011/11/09

Gaztelania eta Euskera lantzeko Hezkuntzako Objetu Digitalak

Joan den ikasturtean irakasle batzuk, ikasketa baimenarekin izan ziren HODak prestatzeko. Horietako batzuk aurkeztuko ditugu gaurko saio honetan:


"Oholtza gainean" / "Entre bambalinas" (teatro de títeres)






Material hauek aukera ematen dute bi hizkuntzak trataera bateratuan lantzeko.

2011/11/08

"Erdi aroko egunkaria"

Iruñako "Pedro de Ursua" Institutuko 3. dbh-n, Gaztelaniar Hizkuntza eta Literatura jorratzeko "En un lugar de tercero" izeneko bloga erabiltzen dute.Bertan askotan argitaratzen dituzte ikasleek egindako lanak. Honako hau, "Diario del medievo" izenekoa,  oso interesgarria da, umore handiz egindako lana da eta itxura dotorea eman diote.Blogan aurkezteko issu programa erabili dute.




2011/11/03

Hiru hizkuntzatako jarduerak biltzen dituen unitate didaktiko bat

Health and Words izeneko unitate didaktikoan osasunaren garrantziaz eta botiken erabileraz hitz egiten da. Jarduera desberdinak hizkuntza desberdinetan aurkezten dira (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez). Testu mota batzuk lantzen dira (narrazioa, elkarrizketa, argudioa...) eta zenbait kontzeptu lexiko eta gramatikal ere lantzeko ariketak eskaintzen ditu.

2011/11/01

Gizarte Zientziak: Done Jakue Bidea

Hona hemen Agrega plataforman aurki daitezkeen hiru baliabide Donejakue Bidearekin lotutako ezaguerak lantzeko:

Eskola 2.0 programaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila,  eta Hezkuntza Saila elkarlanean, Done Jakue Bideari buruzko sekuentzia didaktiko bat prestatu dute. DBH2ko ikasleentzako material osagarria izango litzateke. Bertan, aukera izango duzue Santiago bidea historian zehar, eraikuntza erlijiosoak eta zibilak, kultura eta natura ondarea...lantzeko.




Beste bi hauek, nahiz eta ez izan hemen prestatutakoak, euskarara itzulita daude: