Mostrando entradas con la etiqueta HOD. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta HOD. Mostrar todas las entradas

2012/01/22

HitzaPasa jokoaren bidez euskarazko definizioak eta hitzak ikasi edo errepasatzeko aukera eskaintzen dute Ordiziako Euskal Jakintza Ikastolako web gunean.


Ariketa berriak egin eta bidaltzeko aukera ere badago.

2011/11/23

Agregan HODak bilatzeko bide sinplea

Euskal Autonomi Erkidegoko AGREGA nodoan argitaratu diren Hezkuntza Objektuen zerrendak eskuratzeko eta bilaketa sinpleak egiteko bilatzaile hau sortu dute.

2011/11/03

Hiru hizkuntzatako jarduerak biltzen dituen unitate didaktiko bat

Health and Words izeneko unitate didaktikoan osasunaren garrantziaz eta botiken erabileraz hitz egiten da. Jarduera desberdinak hizkuntza desberdinetan aurkezten dira (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez). Testu mota batzuk lantzen dira (narrazioa, elkarrizketa, argudioa...) eta zenbait kontzeptu lexiko eta gramatikal ere lantzeko ariketak eskaintzen ditu.

2011/11/01

Gizarte Zientziak: Done Jakue Bidea

Hona hemen Agrega plataforman aurki daitezkeen hiru baliabide Donejakue Bidearekin lotutako ezaguerak lantzeko:

Eskola 2.0 programaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila,  eta Hezkuntza Saila elkarlanean, Done Jakue Bideari buruzko sekuentzia didaktiko bat prestatu dute. DBH2ko ikasleentzako material osagarria izango litzateke. Bertan, aukera izango duzue Santiago bidea historian zehar, eraikuntza erlijiosoak eta zibilak, kultura eta natura ondarea...lantzeko.




Beste bi hauek, nahiz eta ez izan hemen prestatutakoak, euskarara itzulita daude:




2011/10/20

Gaztelania lantzeko zenbait baliabide digital

Web gune honetan gaztelania eta gaztelaniazko literatura lantzeko sekuentzia didaktiko batzuk aurki daitezke. Kasu batzuetan euskarazko bertsioak ere badaude (adibidez Hemen nago! unitatea) edo Hizkuntzen Trataera Bateratua (HTB) kontuan hartzen duten proposamenak (Health and Words, adibidez) jasotzen dira. Baliabide hauek HODak (Hezkuntza Objektu Digitalak) sortzeko eta ikasketa lizentzien zenbait deialdien barru ekoiztu dira.

2011/09/30

"Agrega": baliabide biltegi



- "Agrega Hezkuntza"ren ataria zenbait HODen (Hezkuntza Objektu Digital) gordailua da. Bertatik Agrega osoan edota Euskadiko Agregan bilaketak egin daitezke. Bidea ez da erraza. Halere, jarraibide hauen bidez gure intereseko HODetara iristeko aukera izan genezake.

1. Zuzenean "Bilatu" sakatu.

2. Hizkuntza, hitz gakoa (ikasgaia) eta esparrua (Agrega osoa edo Euskadi) aukeratu.


3. Suertea izan!

Adibide batzuk ikusteko, hona hemen jarduera batzuetan sartzeko lotura zuzenak:
- Lengua Castellana 1. DBH
Euskera LHko 3.zikloa
- Hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa) entzun daitezkeen Natur Zientziekin lotutako zenbait baliabide
- Ingelesa (Lehen Hezkuntzakoak izan arren, agian 1.mailako ikasle batzuentzat erabilgarriak izan daitezke):
          - A letter to my penpal
          - Climate and Weather
          - Physical Map
- Gizarte Zientziak:
          - Kontinenteko mendi-sistemen banaketa
          - Antzinako Egipto
          - Hirigunea eta hirien eboluzioa