Mostrando entradas con la etiqueta IKT tresnak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IKT tresnak. Mostrar todas las entradas

2012/02/28

eTwinning proiektu baten aurkezpena

eTwinning programako sarrera honetan DBHko irakasle batek bere esperientzia kontatzen du era argian. Proiektua deskribatzean, ikasleek erabilitako tresna batzuk aurkeztu edo aipatzen dira: wikia, denbora lerroak, bideoak...

2012/01/18

Arbela digitalean erabiltzeko zenbait baliabide

Arbela digitalak beste garaiko zenbait tresna ordezka ditzake gaur egun gure geletan. Horretaz gain, Smart bezalako arbelek berariazko programak eskaintzen dituzte irakasleek zein ikasleek jarduerak prestatzeko. Notebook softwareak, adibidez, tresna batzuk (irudiak, multimedia elementuak, ariketak sortzeko aplikazioak...) ditu. Gure Txokoa blogaren sarrera honetan Lehen Hezkuntzako 3.zizkloko esperientzia bat komentatzen da.

Smart Notebook erabilita, zenbait irakaslek egindako adibideak Smart Exchange web orrian aurki daitezke.



Gelan arbela digitalaren erabilerari buruzko bideo bat.

2011/10/26

Dokumentuak azaltzeko zenbait programa

Issuu
Adibide bat:


Calaméo

Slideshare
GoogleDocs
Zenbait ezaugarri:
- Mota desberdinetako fitxategiak onartzen ditu (testu dokumentuak, pdf, aurkezpenak...)
- Google kontu bat behar da.
- Testu dokumentuak (Word, adibidez) eta aurkezpenak (Power Point bezalakoak) blogetan txertatzeko aukera ematen dute.
- Aurkezpenak txertatzeko kontuan izan hurrengoa:
A. Fitxategia Power Point bezala uzten bada, era horretan azalduko zaigu:

B. Fitxategia Google formatora bihurtzen badugu, beste era honetan ikusiko dugu:


Informazio gehiago:
GoogleDocs zertarako
Bideo tutoriala
Tutorial bat

2011/09/26