8.SAIOA

2012/05/21

Gai zerrenda:
            1. Informazioa 
            2. Baliabideak
            3. Mintegikideek egindako denbora-lerroak
            4. Aurreko mintegi saioan egindako eskaerak
            5. Praktika onak: mintegikideen esperientziak (Wix, Zippyshare...)
            6. ikasturte honetako mintegiaren ebaluazioa eta 2012/13rako aurreikuspenak
            7. Praktika: web-orrien fidagarritasuna aztertzeko irizpideen proposamena.           
            8. Bakoitzak lekarzkeenak



1. Informazioa 
     - Espiral sariak
     - Bidasoa eta Oarsoaldeko Jardunaldiak: aurreikuspenak
     - Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresua.
     - 2012ko inkesta Eskola 2.0ren inguruan.

2. Baliabideak
    
  • Arlo desberdinetan erabiltzekoak:
                 "Panoramas.dk", "Arounder" eta "Patrimonium mundi" web gunetan munduko toki eta gertakizunen irudi zehatzak ikus daitezke. Hizkuntza arloetan deskribapenak egiteko baliagarri suerta daitezke; atzerriko hizkuntzetan behaketa ariketetan erabil daitezke ('bilatu...', 'zer dago .... aren atzean/aurrean...); gizarte zientziak lantzeko, berriz, arte eta geografiarekin lotzeko balio dezakete.
                "GenEmpire": letra-zopak, kriptogramak, galdesortak eta beste zenbait ariketa edo denborapasa sortzeko tresna. Emaitza paperez inprimatu beharko da.
                "Educaplay": mota desberdinetako ariketak eta denborapasak. Emaitza Interneten gelditzen da. Tutorialak (gaztelaniaz).
                "Games for the Brain": memoria bisuala eta beste zenbait trebetasun mental praktikatzeko jokoak.
  • Ingelesa:  
                  "Digital Play" web gunean ingelesa lantzeko jokoen iradokizunak ematen dira. Gehienak joko didaktikoak ez badira ere, askotan gelan erabiltzeko estrategiak eta baliabideak eskaintzen dira. Adibide bat: The Great Kitchen Escape                 
                  "Road to Grammar": Gramatika lantzeko ariketak.
                  "Magnetic Poetry": Hitzak emanda, esaldiak sortzeko.
                  "Life in the Middle Ages": Bizimoduak Erdi Aroan.
                  "The Beatles": Musika talde honi buruzko jarduera sekuentzia bat.
  • Frantsesa:
                  "Babbel": ariketa errazak zenbait adierazpen birpasatzeko.
                  "Digital Dialects: French" eta "Languages Online": Oinarrizko frantsesa birpasatzeko online ariketak.    
  • Tutoretza:



  •               "Sare sozialetan" tentuz ibiltzeko aholkuak.
  •   
    3. Mintegikideek egindako denbora-lerroak
                 - Langaitz BHI
                 - Hirubide BHI

    4. Aurreko mintegi saioan egindako zenbait eskaera
         - Nola azaldu Kristoren aurreko urteak Dipity denbora lerro batean?
              - BC letrak jarri behar dira urtearen bukaeran.
              - Adibideak: "4000BC" edo "4000 BC" edo "September 21, 1200 BC"
              - Berdin gertatzen da urteen arteko tarteekin, adib. "4000BC-1200BC"


         - Nola idatzi argazkien aldamenean Wordez egindako dokumentu batean ?
                    - Irudiaren gainean saguaren eskuineko botoiaz klikatu.
                    - 'Formato de imagen' ireki.
                    - 'Diseño' ireki eta nahi duzun formatoa aukeratu.


         - Nola lotu Bloggeren argazki bat eta interneteko helbide bat?
                   - Lehenengo igo argazkia ("insertar imagen" klikatuz).
                   - Gero "harrapatu" irudia (bere gainean klikatuz).
                   - Orduan klikatu "Enlace"n eta sartu loturaren helbidea ("http://....")
                   - Oharra :esandako hau "internet explorer" nabegatzailearekin ondo irtetzen da;
                      beste nabegatzaile batzukin, berriz, askotan ez da ondo gauzatzen.   
            
         - Hutsuneak betetzeko ariketak sortzeko tresnak:
                     -       Hot Potatoes. Software hau deskargatu behar da eta ordenagailuan instalatu. Hutsuneak betetzeko ariketak sortzeko, JCloze aplikazioa erabiltzen da. Sortutako ariketak egiteko ez da Internet behar. Fitxategiak html formatoan gordetzen dira eta ireki ahal izateko nabigatzaile bat behar da (Explorer, Google Chrome, Firefox...). Adibide bat. Tutorial bat (gaztelaniaz).
                     -     Educaplay aplikazioaz egindako ariketak. Adibide bat. Tutorial bat (gaztelaniaz).

    5. Praktika onak: mintegikideen esperientziak (Wix, Zippyshare...)

    6. Ikasturte honetako mintegiaren ebaluazioa eta 2012/13rako aurreikuspenak
        Ebaluazio orria (Saioan banatuko da, baina aldez aurretik bete nahiago bazenute, deskargatu aurreko loturatik)


    7. Praktika: web-orrien fidagarritasuna aztertzeko irizpideen proposamena.      
         Jardueran erabiltzeko web guneak:
                        - Ideas rápidas
                        - Todo drogas
                        - Salut Jove
                        - Sobre drogas