2012/01/31

Hamaika Haizetara

Hamaika Haizetara LHko 3. zikloko eta DBHko 1. mailako ikasleei zuzenduta dagoen proposamen didaktikoa Eskola 2.0 programaren baitan sortu da eta, batez ere, IKTek ikasteko eta irakasteko tresna gisa duten erabilgarritasuna erakutsi eta sustatu nahi du.

Proiektuak argitara atera nahi du ikasleak nork bere inguruari (hiria, herria, auzoa...) erreparatzeko begirada berezi eta partikularra; hurbilketa horren abiapuntua ikaslearen bizi esperientzia izanik.

Ikastetxeetan lantzen diren arlo edo ikasgai gehienetako jarduera-sekuentziak proposatzen dira, denek bat eginez, azken ekoizpen bat gorpuzteko: ikasleen inguru hurbila islatuko duen GIDA DIGITALA.

Proiektua irekita egongo da maiatzaren 30a arte. Amaitutakoan, parte hartuko duten ikastetxe guztien bateratze ekitaldia egitea aurreikusi da, ikasleek beren inguruneari buruz duten ikuspegia parteka dezaten.

2012/01/26

Ingelesa ikasteko zenbait baliabide

English Online hainbat gairi buruzko artikulu bilduma bat da. Testuak ingelesa ikasten ari direnei zuzenduta daudenez, paragrafo laburretan antolatuta daude.


Express English BBC web guneko atalean bideo laburrak azaltzen dira. Bideo bakoitzean iritziak eman edo beste motatako ekarpenak egiteko aukera ematen duten gaiak aurkezten dira, adibidez, what do we associate with the coulour red edo When you're down, what makes you happy?


Osmosis English: abestiak bideoz ariketa orriekin. 


Lessonstream: bideoetan oinarritutako jarduerak.


The Grammar Aquarium: gramatika praktikatzeko ariketak


LearningEnglish (British Council): denetatik pixka bat, adibidez, Beat the Keeper jokoa.

2012/01/25

Frantsesa ikasteko zenbait baliabide

Professeurs de français blogak zenbait baliabideren erreferentziak jasotzen ditu. Besteak beste, FLE d'artifice bloga (bideoak, abestiak...), Le site portail du professeur de français (hainbat baliabidetarako loturak; quiz/jeux atala, adibidez) eta Kataluinako hezkuntza sailaren web gune hau (baliabideen loturak, haien artean abestiak lantzeko ariketak).

"BBC" famatuko web honetan ikastaroak on-line aurkituko dituzue, guk orain, bideoen sail hau nabarmendu nahi izan dugu: Ma France
Espainiko Hezkuntza Ministerioko web honetan,"Françaventure" izeneko aplikazioan, famili bateko zenbait  pertsonaien inguruko egoera ezberdinetan, hizkuntza edukiak eta kultura frankofonoa lantzen dira.

Pour finaliser, voici un espace de collaboration centré sur le français comme langue d'expression, d'apprentissage, d'enseignement... un wiki de la professeur Carmen Vera .

2012/01/22

HitzaPasa jokoaren bidez euskarazko definizioak eta hitzak ikasi edo errepasatzeko aukera eskaintzen dute Ordiziako Euskal Jakintza Ikastolako web gunean.


Ariketa berriak egin eta bidaltzeko aukera ere badago.

2012/01/19

eTwinning ikastaroa

ETWINNING (Ineterneten bidezko europar ikastetxeekiko senidetzeak) 2.0 IKASTARO BERRIA.
Izena emateko epea: urtarrilaren 16ko 12etatik, 23ko ordu bietara.
Ikastaroa otsailaren 20an hasten da eta bi hilabeteko luzapena du.
Izena emateko sakatu hemen.

2012/01/18

Arbela digitalean erabiltzeko zenbait baliabide

Arbela digitalak beste garaiko zenbait tresna ordezka ditzake gaur egun gure geletan. Horretaz gain, Smart bezalako arbelek berariazko programak eskaintzen dituzte irakasleek zein ikasleek jarduerak prestatzeko. Notebook softwareak, adibidez, tresna batzuk (irudiak, multimedia elementuak, ariketak sortzeko aplikazioak...) ditu. Gure Txokoa blogaren sarrera honetan Lehen Hezkuntzako 3.zizkloko esperientzia bat komentatzen da.

Smart Notebook erabilita, zenbait irakaslek egindako adibideak Smart Exchange web orrian aurki daitezke.



Gelan arbela digitalaren erabilerari buruzko bideo bat.