Mostrando entradas con la etiqueta Multimedia baliabideak sortzeko programak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Multimedia baliabideak sortzeko programak. Mostrar todas las entradas

2012/01/18

Arbela digitalean erabiltzeko zenbait baliabide

Arbela digitalak beste garaiko zenbait tresna ordezka ditzake gaur egun gure geletan. Horretaz gain, Smart bezalako arbelek berariazko programak eskaintzen dituzte irakasleek zein ikasleek jarduerak prestatzeko. Notebook softwareak, adibidez, tresna batzuk (irudiak, multimedia elementuak, ariketak sortzeko aplikazioak...) ditu. Gure Txokoa blogaren sarrera honetan Lehen Hezkuntzako 3.zizkloko esperientzia bat komentatzen da.

Smart Notebook erabilita, zenbait irakaslek egindako adibideak Smart Exchange web orrian aurki daitezke.



Gelan arbela digitalaren erabilerari buruzko bideo bat.

2011/12/07

Multimedia baliabideak sortzeko programa bat: wix

Hemen ikus dezakegu, "wix" izeneko programa erabiliz, prestatutako jarduera didaktiko bat. Programa honek aukera politta eskeintzen digu jarduera multimediak diseinatzerakoan.
Orain aurkezten dugun jarduera hauek "Aventura didáctica"  izena dute, eta bertan Bigarren Mundu Gerra lantzen da. Bukaeran, ikasleei gaiari buruz 30 galdera planteatzen zaizkie.

Programa hau erabiltzeko erregistratu behar zarete, baina egindako momentuan bertan ahal izango duzue lanean hasi.