2011/09/30

"Agrega": baliabide biltegi



- "Agrega Hezkuntza"ren ataria zenbait HODen (Hezkuntza Objektu Digital) gordailua da. Bertatik Agrega osoan edota Euskadiko Agregan bilaketak egin daitezke. Bidea ez da erraza. Halere, jarraibide hauen bidez gure intereseko HODetara iristeko aukera izan genezake.

1. Zuzenean "Bilatu" sakatu.

2. Hizkuntza, hitz gakoa (ikasgaia) eta esparrua (Agrega osoa edo Euskadi) aukeratu.


3. Suertea izan!

Adibide batzuk ikusteko, hona hemen jarduera batzuetan sartzeko lotura zuzenak:
- Lengua Castellana 1. DBH
Euskera LHko 3.zikloa
- Hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa) entzun daitezkeen Natur Zientziekin lotutako zenbait baliabide
- Ingelesa (Lehen Hezkuntzakoak izan arren, agian 1.mailako ikasle batzuentzat erabilgarriak izan daitezke):
          - A letter to my penpal
          - Climate and Weather
          - Physical Map
- Gizarte Zientziak:
          - Kontinenteko mendi-sistemen banaketa
          - Antzinako Egipto
          - Hirigunea eta hirien eboluzioa

2011/09/29

Blogak aztertzen

1. Begirada bat eman honako blog hauetako batzuei:


HIZKUNTZAK
Berriketan
Palabras para ti
Pitufos en tercero 
Mira lo que leo 
Euskal Jakintza

GIZARTEA
Iniciando en las ciencias sociales
Historia a por todas
Geogalia
Problemas del presente  (Ángel Encinas)
Geografía e Historia 

INGELESA
1 ESO English
lasQenglish
Anglés Aula Oberta
Blogger Notes
Fourth of ESO
Learning Around Europe

2. Azter itzazu bi ikuspuntu kontuan hartuz: batetik, alde teknikoa eta, bestetik, edukiak. Zein aukeratuko zenuke atal bakoitzean?

3. Hemen dituzu galdera batzuk azterketa horretan laguntzeko.

4. Jaso itzazu zure blogean ateratako ondorioak .

2011/09/28

10 aholku IKTak ikasgelan txertatzeko

Hona hemen, Sergi Martín Cabezas adituak prestatutako, eta Maite Goñik euskeratutako, infografia, non IKTak ikasgeletan txertatzerakoan kontuan hartzeko moduko aholkuak jasotzen diren (10 aholku)


2011/09/27

Testu liburu digitalak: adibide batzuk eta iritzi ezberdinak

Hasteko ikus ditzagun  argitaletxe ezberdinak eskeintzen dizkiguten proposamen batzuk:
   - Geografia eta Historia
   - Lengua Castellana
   - Ingelesa (McMillan argitaletxeko zenbait demo)

Testu liburu hauek direla eta, zenbait tokitan eztabaida sutsuak izan dira, aldekoen eta kontrakoen artean. Gehiegi luzatu gabe, hiru iritzitan saiatu gara batzuen eta besteen argudio nagusiak jasotzen:

1. Digital-text enpresako Héctor Ruizekin elkarrizketa.
    Ibaizabal argitaletxearena

2. Katalunian emandako polemikan Jordi Adellek idatzitako eskutitza eta beste zenbait hausnaketa.
   Lourdes Domenech irakaslearen blog sarrera "Con todo lo que no se de los libros digitales".

3. Ikasblogak 2011 jardunaldian Fernando Posada irakasleak baliabide digitalei buruz aritu zen. Hurrengo bideo honetan bere iritzi batzuk azaltzen ditu:

2011/09/25

Agurra

Ongi etorriak "Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan: erabilera didaktikoa letretako esparruan" delako mintegian erabiliko dugun blogera. Koordinatzaileok blog hau sortu dugu honako helburuak lortu nahian:

- Saio bakoitzean komentatu, landu eta aurkezten dena biltzea. Era horretan zuen ikastetxeko kideei informazioa errazago pasa diezaiekezue.

- Saioetan lantzen diren zenbait tresna, baliabide, praktika onen adibide eta aztergaien inguruan ekarpenak biltzea.

- Blog eta beste zenbait tresnen erabileran praktikatzeko jarraibideak ematea.