2011/09/25

Agurra

Ongi etorriak "Eskola 2.0 Bigarren Hezkuntzan: erabilera didaktikoa letretako esparruan" delako mintegian erabiliko dugun blogera. Koordinatzaileok blog hau sortu dugu honako helburuak lortu nahian:

- Saio bakoitzean komentatu, landu eta aurkezten dena biltzea. Era horretan zuen ikastetxeko kideei informazioa errazago pasa diezaiekezue.

- Saioetan lantzen diren zenbait tresna, baliabide, praktika onen adibide eta aztergaien inguruan ekarpenak biltzea.

- Blog eta beste zenbait tresnen erabileran praktikatzeko jarraibideak ematea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario