2012/03/28

Gipuzkoako 4. komiki hezigarrien eskola programa emandako zenbait komikitan testua jartzeko lehiaketa da eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan edo DBH-ko 1.zikloan ari diren ikasleei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea: 2012ko maiatzaren 4a baino lehen.

2012/03/14

Ingelesa ikasteko zenbait baliabide

Listen a Minute web guneak gai desberdinei buruzko grabazioak biltzen ditu. Audio fitxategiaz gain testua eta ariketak eskaintzen dira.


ESL Short Stories web guneak ere ahozko testu laburrak jasotzen ditu.


Learning Chocolate, English Vocabulary Quizzes eta Language Guide web orriek hiztegia ikasi eta birpasatzeko baliabideak eskaintzen dituzte.



2012/02/28

eTwinning proiektu baten aurkezpena

eTwinning programako sarrera honetan DBHko irakasle batek bere esperientzia kontatzen du era argian. Proiektua deskribatzean, ikasleek erabilitako tresna batzuk aurkeztu edo aipatzen dira: wikia, denbora lerroak, bideoak...

2012/02/20

Web-Questetan ataza anitzak

ATAZEN TAXONOMIA



Atazak dira web-quest batean atal garrantzitsuena. Ikasleak bilatuko duen helburua eta eramango duen lan-prozesuaren ikuspuntua zehazten dituzte. Web-questaren diseinatzailearen ardatza izan beharko dute.

2012/02/19

Tutoretzan lantzeko baliabide batzuk

Sarrera honetan jaso nahi ditugu DBHko 1. zikloan tutoretzan erabili daitezkeen sekuentzia didaktiko batzuk:

  - "Hemen nago" : Aniztasun funtzionala aztertzen da ikastunitate honetan, ezinduak beste begi batzuez ikusi eta haien premiak zein diren hobeto ulertzeko.
  -"¡Mírame bien!": gaztelaniaz aurkezten den ikastunitate honek, aurrekoaren helburu bera du.
Hurrengo beste bi hauek ere gaztelaniaz daude, baina ideiak hartu eta proposatzen diren jarduerak euskeraz egitea, ez litzateke hain zaila:
  -"El valor y los valores": rap musika erabiliz, elkarbizitza landu nahi duen unitatea.
  -"¡Por fin, la lonja!: lokala edo garito delako bat, erantzunkizunez eta modu zibikoan antolatzea bilaatzen duena.

2012/02/18

Kuentalibros

Web gune honetan liburuei buruzko gomendio eta iruzkin bilduma bat jasotzen da. Erabilgarri suerta daiteke irakurketarako ideiak ateratzeko edo irakurritako liburuei buruzko iritziak alderatzeko. Gainera, edozein ikastetxek parte har dezake ikasleek egindako iruzkinak bideoz edo audioz grabatu eta Interneten argitaratuta baldin badituzte (jarraibideak, blogeko eskuin aldeko zutabean).

2012/02/17

Euskal aditza online

Euskal aditza online jokatzeko tresna da Aditzak.com. Aditzaren funtzionamendua ulertuta, tresna hau lagungarria izan daiteke era azkar batean aditz forma zuzena bilatzeko.