2012/04/18

Ingelesa lantzeko zenbait baliabide

Simple English Wikipedian sarrerak oinarrizko ingelesean idatzita daude.


Lyrics training web gunean hainbat abestiren bideoak azpitituluekin ikus daitezke. Abestiaren letra ulertu den frogatzeko edo hitzetan arreta jartzeko ariketak daude. Horretarako 'Play Now' botoia sakatu behar da.




Learn English at GCFL web gunean irakurketan oinarritutako baliabide batzuk aurkezten dira (hiztegia ikasi edo birpasatzeko ariketak, testu idatziak irakurketa ozenarekin...) 


Learn English through Movies gunean zenbait pelikularen zatiak aukeratu dira ahozko ulermena lantzeko. eszena bat ikusi ondoren hutsuneak betzeko ariketa bat proposatzen da.

2012/04/17

Kultura klasikoa lantzeko zenbait baliabide

Leioako Barandiaran BHIko Karmele Marín irakaslearen zenbait lan.





Zenbait baliabide gaztelaniaz (Santillana), batez ere ariketak ikasitakoa birpasatzeko.  

Arrasate Institutuaren orri honetan latina lantzeko baliabide ugari aurki daitezke: latinezko testuak, gramatika azalpenak, etimologia...

Proyecto Palladium orrialdean hiztegiak, jokoak, animazioak, anekdotak... eta kultura eta hizkuntza klasikoak lantzeko beste hainbat baliabide daude.



Blog zerrenda bat. Bertan denetarik egon arren (blog batzuk ia hasi gabekoak, beste batzuk utzita edo beste gai batzuk tratatzen dituztenak...), beste hainbat ideiak ateratzeko baliagarriak izan daitezke, adibidez, Voces griegas.  Karmele Marínen blogak ere kultura klasikoari buruzko sarrera ugari ditu.


2012/04/16

Frantsesa lantzeko zenbait baliabide

Georges Moustaki en vidéos blogak Moustakiren abestiak entzun eta irakurtzeko aukera ematen du.


Ahozko ulermena lantzeko bi baliabide: Audio Lingua eta Enfants nomades: Portraits


FLE en ESO blogak A1-A2 mailak lantzeko ariketak, jarduerak, baliabideak... biltzen ditu.



ZonaClic gunean jasotzen diren zenbait ariketa ikusi edo deskargatzeko loturak.




2012/04/15

Audio Lingua

Audio Lingua hizkuntza desberdinetan egindako grabaketak entzun daitezke, haien artean frantsesa eta ingelesa. Grabazioak mailaz sailkatuta daude.

2012/04/02

Bideoklipak ingelesez

Cambridge University Press argitaletxeak English Movie lehiaketa antolatu du. Batxilergoko ikasleei zuzenduta badago ere, laburmetraiak erabilgarriak izan daitezke gelako baliabide moduan edo antzeko bideoak egitera animatzeko.